XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGIRRE'tar KARLOS'ek
IGANDETAKO LITURJIARI BURUZ AZTERKETA.

Igandero kristauak, Eukaristia egiteko, Elizan biltzen gera.

Eta Liturji berritze garai ontan, apaizeri osasungarri izango zaigu azterketa bat egitea; al izan ezkero, Parroki bakoitzeko apaizak alkar artuta.

Maitasun elkartea.

Arrera
- Eliza, Jaungoiko ta kristau-erriaren etxea, biltzen diranak ondo artzeko egoki eratuta al-dago?.

- Elizara datozeneri arrera egiteko, Eliz-atarian edo egoten al-gera?.

- Ba-al-dira apaiz ez diran ate-zaiak?.